Oarsoaldea 4.0
Eskualdea konektatzen
Eskerrik asko denoi!
Ezagutzen genuena kontuan hartuta, aurrerapen teknologikoak lan munduaren eta enpresen logika eraldatzen ari dira, produktu eta zerbitzuetan nahiz enpresen negozio eredu eta prozesuetan eragiteko. Teknologia desberdinak azaltzen ari dira eta era askotako inpaktua dute. Robotika, big data, cloud computing-a, gauzen interneta… Izen horiek (eta azalduko diren bestelakoak) gure hiztegian eta errealitatean geroz eta arruntagoak izateaz gain, gure enpresak eraldatzen dihardute eta abantaila lehiakorrerako elementu bihur daitezke, jarduera arlo berriak izatearekin batera.
Bide batez, enplegu berriak sor ditzakete eta, laburbilduz, aukerak.
Ekainaren 7an Oarsoaldea Garapen Agentziak OARSOALDEA 4.0 jardunaldia antolatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolamendu Sailaren laguntzaz.
Bertan, erronka berriak eta aukera berriak ezagutu genituen hizlari interesgarrien eskutik.
Gune honetan bertan erabili ziren aurkezpen guztiak eta edukiak topatuko dituzue.
Eskerrik asko bertaratu eta ekitaldian hitz egin zenuten guztiei, eskerrik asko zuen ezagutza eta esperientzia denekin partekatzeagatik.
Jarraitu dezagun konektatzen!
Hizlariak
Eduardo Castellano
“Digitalizazioa eta industria 4.0” hitzaldia. Zerbitzu aurreratuen eremuan enpresentzat aukerak identifikatu dituzte.
MIK. MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
Estibalitz Hernández
Digitalizazioa eta bere aukerak gure enpresetarako: Oarsoaldea Garatu proiektua. Emaitzak aurkeztea.
MIK. MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
Carlos Cuerda
Azpiegiturak eta zerbitzuak: Habian Berrikuntza Gunea proiektua. Emaitzak aurkeztea.
NAIDER
Angel Arbonies
Enpresetan sormena eta berrikuntza kudeatzea: sormen ohiturei buruzko metodologia.
ARBONIES Y ASOCIADOS
Eskualdeko aliatuak ezagutzen